Track-a.
En castellano.
Igandean, nire lehen mendi lasterketa lehiakorra egin nuen. 2021ean, Hiru Haundiak lasterketan parte hartu nuen, baina amaitzeko eta gozatzeko helburu bakarrarekin. Oraingoan desberdina izan da…
Talai Bidea Traila, ezagunak
bezain ederrak diren inguruetatik igarotzen den lasterketa motza eta eskuragarria
da. Esperientzia, beste 500 parte hartzaile eta animatzaile anitzekin partekatu
nuen. Eguna fresko baina eguzkitsua izan zen eta haizea zati gehienetan alde
izan genuen.
Ibilbidea ia osorik ezagutzen nuen
eta horri esker segurtasunaz gainezka nuen. Konfiantza gehiegi horrek nuen
helburuetako bat ez betetzera eramango ninduen: 2 ordu eta 40 minututan
lasterketa amaitzea.
Bitxia da askotan zeharkatzen
ditudan bideetan lehiatzea. Hortaz gainera, txalupaz portua zeharkatzea eta
Jaizkibelen izan genituen bista zoragarriak, guztiz berezia bihurtzen dute
lasterketa hau. Azkenean, bigarren erdian asko sufritu ostean, hiru ordu inguru
hartu ninduen irteeratik helmugara iristea. Behintzat, orain ditudan baldintza
fisikoak ondo ezagutzeko balio izan dit lasterketak:
- Indarra nahikoa: gorako aldapak
nire indarguneak izan dira. Jende dezente aurreratu nuen aldapa gora gehiegi
nekatu gabe.
-
Maldan beherako teknika ahula:
bide irregularretan ondo ibiltzen naizen arren, luzera handiko beherako
maldetan gorputzaren egoera okertu egiten zait. Abiadura handian hasi ondoren,
hankak ahultzen hasten zaizkit, arnas erritmoa okertu eta haize-mina sartzen
zait. Honek denak, erritmo galera ekartzen du eta errekuperazio eza.
-
Arnasketa teknika okerra: aurreko
puntuarekin oso erlazionatuta, arnas ohitura txarra daukat. Lasai ibiltzean ez
du garrantzirik izaten, baina erritmoa estutzean agerian gelditzen da.
-
Erresistentzia falta: maiz mendian
ordu dezente ibiltzen naizen arren, Hiru Haundiak lasterketatik ez dut benetako
luzerako entrenamendurik egin, eta hori nabaria da.
-
Atsedena: naiz eta asko kontrolatu,
aurreko egunean sagardotegian jandako txuletak ez du asko laguntzen mendian korrika
egiteko.
-
Indartsu hasi: “lehenengoen”
artean atera eta mantendu ulian zehar. Atsedena hartzeko aukera izango dut
portuan eta itsasontzian. -> Esana egina! Ulia 39 minututan zeharkatu nuen
(60. Postuan).
Irteera. -
Erritmo egonkorra mantendu
Jaizkibeleko igoeran: pausoz pauso, azkarregi joan gabe baina ahuldu gabe ere.
-> Uste baino hobeto. Jende asko aurreratu nuen Jaizkibelen maldan gora
gehiegi estutu gabe.
-
Kostarako maldan behera
errekuperatu: gehiena maldan behera izanik hankak askatu, arnasketa lasaitu eta
erritmo onean jaitsi. -> Maldan beherako teknika ahulagatik, forma galdu
nuen eta denbora ederra galdu ere. Itsasora iristean nekea areagotu zitzaidan
eta hankak txikitu.
-
Kostako gora-beheran, eutsi: presarik
gabe, eremu ederra da, gozatu! -> Jaitsiera tamalgarriaren ondoren, ezin
izan nuen nahi adina gozatu eta kostak hanketan nuen nekea areagotu zidan.
Nekea gorputzean. Kostan gora eta behera. -
Guadalupera igoera: azken gorako
malda da, estutu gabe baina alfertu gabe ere. Animo! Gutxi falta da eta! ->
Lehen esan bezala, igoerak nire indar-puntuak dira. Hala ere, aurreko bi faseen
ondoren, hanken ehuneko txikia nuen erabilgarri. Jendea orokorrean ni baino hobeto
zebilen, eta horrek buruan eragina du.
-
Hondarribira jaitsiera: ahal dena
egin dagoenarekin. Azken hiru kilometroak gelditzen dira eta dena eman behar da.
-> Guadalupeko hornidura-gunean 3 minutu eskas gelditu ondoren, ahal dudana
egiten dut maldan behera kalanbrerik ez izateko. Helmugarainoko azken 800
metroak, latzak izan ziren.
Helmuga.
Azkenik, bihotz taupaden
irakurketa arrotza aztertuko dut, non argi eta garbi ikusten da nire
gorputzaren prestakuntzak ez zuela bat egin lasterketako estrategiarekin. Bertan
argi eta garbi ikus daiteke lasterketaren bigarren zatian gorputzak metatua
zuen nekea.
Taupadaka. |
Eskerrak ematen dizkiet hemendik nire animatzaile pertsonalei, helmugara gerturatu zirenak garagardotxo batekin ni animatzera eguerdiko eguzkipean. Muliateko Giroa tabernan bazkaldu genuen gero, helmugatik oso gertu eta etxera itzuli ginen atsedena hartzera.
Antolatzaile, bolondres eta
animatzaile guztiei ere eskerrak eman dizkiet hemendik. Zuek gabe, honelako gauzak
ez lirateke posible izango. Mila esker!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina