Akaitz Txikiko 1 eta 2 kobak

Akaitz Txiki 2-ko kolada.

Zeruak itxura txarra du, eta honela dagoenean babesean jartzea izaten da zuzenena. Euriaren jarioa ikusteko etxeak gelditu gaitezke, edo naturak berak eskaintzen digun babesa erabili dezakegu.

"Zulotoa" (Facebook) liburuari begirada bat bota diogu. Gipuzkoako inguruetan aurki daitezkeen mendizaleentzako kobak pilatzen dituen liburua da, Imanol Errazkin eta Sabino Orbegozok idatzita (Felix Ugarte Elkartea da editoriala). Liburuko eta blogeko informazioa pilatuz, Lareo inguruko kobetara joatea pentsatu dugu.

Urmaelaren inguruan, honako koba hauek aurki daitezke:

  • Akaitz Txiki 1 eta 2
  • Lareo
  • Sastarri

Eta pixka bat urrutiago:

  • Leizadi 1 eta 2

Azken asteko euriek arazorik emango ez dizkiguten kobak bilatu ditugu noski, ez dugu eguna gehiegi konplikatu nahi.

Gaurko egunenan Akaitz Txiki gailurra inguratzen duten bi kobetan sartuko gara.

GPS ibilbidea publikatu edo ez dudatan nago. Kobarzuloen ahoak bilatzea ere espeleologiaren parte garrantzitsu bat dela uste dut. Deskribapenak jarraitu ezkero, ingurua irakurtzen ikasiko dugu eta beraz inguratzen gaituen naturaz kontzienteago izango gara.

Hona, kobetara iristeko jarraitu beharreko oharrak. Informazio gehiago aurki dezakezue (koordenatuak, argazkiak, gerturatzea, deskribapena, krokisa) lehen aipatutako liburuan. Erosi ezkero, eder bezain misteriotsu den espeleologia munduari lagunduko diozue.

Bat-datorren gerturatzea:

Lizarrustiko lepoan aparkatu eta GRa jarraituz, Lareoko urtegira iritsi. Urmaela eskubitik inguratuko dugu pista bat arukitu arte. Pistan eskuinera egingo dugu, ekialdera. Lehenengo behera egingo du, gero gora eta gero berriro behera (*).

Akaitz Txiki 1-ra gerturatzea:

(*) Bigarren aldapa beheran goazen bitartean, ezkerrean hesi bat ikusiko dugu. Hesia amaitzean (mugarri batekin batera, 300 metrotara aprox.) ezkerrera egingo dugu hesia maldan gora jarraitzeko. Hesiak igotzeari uzten dionean eta ezkerrera jotzen duenean, zuzen jarraituko dugu gora 20-bat metroz. Kobaren sarrera goroldioz apaindutako harrizko harresi batek izkutatzen du.

Akaitz txiki 2-ra gerturatzea:

(*) Pista jarraitu maldan behera ibai baten gainetik eskuinera bat-batean egiten duen arte (zubi bat dago). Pixka bat lehenago ezkerrera nabari igotzen den bidea hartu beharko dugu. Hesi zahar bat pasa eta 20 metrotara, ezkerrera egiten duen bidexka hartuko dugu maldan gora kobaren ahora iristen garen arte.

Besterik gabe, hemen dituzue eguneko argazkiak.

Lareo.

Akerreta edo Maizegi arroilera sarrera ederra.

Argi jokoa Akaitz Txiki 1-eko zutabe txurian.

Hartz aztarnak.

Akaitz txiki 1-eko lakuak. Eskuinean, hartz aztarnak.

Akaitz txiki 2-ko galeria ederra.

Formakuntza bereziak.

Akaitz txiki 2-ko kolada eta lakua.


Iruzkinak

Jardueren mapa