Paloma eta Gran Azor: luzerako eskalada Eginon (5c)

En castellano.

Ibilbidea  hemen aurki daiteke.

Goiz hasten dugu eguna arratsalderako euria espero baita. Kotxea hartu eta Egino herrira joan gara aparkatzera. Gaurko plana Paloma eta Gran Azor sektoreetan Dame Veneno eta Hego-mendebaldeko hertza bideak egitea da. Xabiren krokisean ikusten den bezala, gradua doitu xamarra dago eta aseguruak, haien artean nahiko urruti.

Harkaitzetara gerturatzen...

  • Paloma sektoreko Dame Veneno:

Bide ederra benetan, Paloma paretaren erditik ateratzen da. Bertikaltasun dezente duen paretatik gora igotzen da eta kareharrian oikoak diren pausoak ditu, hala nola, ur-tantak, zeharkaldiak, pitzadurak eta behetik ikusten ez diren kazoak. Punturen batean, bigarren luzeran gehien bat, aseguruen arteko distantzia dezente handitzen da eta agian friend edo fisureroren bat eramatea gomendagarria izango litzateke. Guk ez genuen eraman, eta lekuren batean dardarak sartu zitzaizkidan gorputzean.

Lehen bileran.

Bigarren bilena.

  •  Gran Azor sektoreko Hego-mendebaldeko hertza:

Gran Azor paretaren ezkerraldera gerturatuko gara. Paretatik ateratzen den zuhaitz handi batek markatzen du nahiko esplosiboa den bidearen hasiera. Besoetatik tiratu beharko dugu lehen metroetan. Bat batean, zuzen jarraitzea asko zaildu egiten da eta bideak erraztasuna bilatzen du eskuinerantz joaz. Bilerara iritsi eta zeharkaldi bat egin beharko dugu azken luzerara gerturatzeko. Aseguruen arteko distantzia oso handia da kasu honetan eta auto-babeserako materiala ez bada erabiltzen, prakak zikintzeko arriskua izango dugu (eta erorketa handia izateko aukera ere). Azken luzean babaresa eran  ibiltzea behartuko gaituen pitzadura luze bat jarraituko dugu metro dezentez.

Sokak ez dira zahartzen diren gauza bakarra...

Oro ar, denetik duen ibilbidea izan da, plaka, pitzadura, ur-tantak, zeharkaldiak eta seguruen arteko urruntasuna... benetan esperientzia osoa inguru ezi hobe batean. Errepikatzeko!

Krokisa.


Iruzkinak

Jardueren mapa