Mendi irteerak antolatzeko era bat

En castellano.

Irteera bat antolatzeko, gauza ezberdinak izan behar dira kontuan. Nire ustez, ordenak ez du garrantzirik azkenean puntu guztietatik pasatzen bagara.

  • Plana: Naturaz gozatzeko dauden erak anitzak dira: median ibiltzea, eskia, eskalada, arroilen jaitsiera, bizikleta, trail running-a, espeleologia,… Zer egingo dugun erabaki beharra dago eguraldia, taldea eta urtearen sasoia kontuan izanik.
  • Taldea: Garrantzitsua da aldearen indarrak eta ahuleziak ezagutzea denek irteeraz gozatu dezaten. Egin beharreko kilometro kopurua, gorako eta beherako malda, zailtasun teknikoa,… kontuan izan beharreko gauzak dira.
  • Eguraldia: Gaur, eguraldiaren aurreikuspena egiten duten orrialde mordoa dago. Nik, testuz eguraldia deskribatzen dutenak gustuko ditut gehien, orduro egingo duena asmatzen saiatzen direnak baino. Euskadirako, Euskalmet eta Piriniotako La Meteo que Viene. AEMET, FEDME eta Mountain-Forecast orriak begiratu daitezke ere. Frantziako MeteoFrance-ek ere aurreikuspen onak egin oi ditu. Bestalde, orduko aurreikuspena ematen diguten orriak daude, Meteoblue edo Windy bezalakoak. Eguraldi alertak dauden edo ez jakitea oso garrantzizkoa da, gehienbat laranjak edo gorriak direnean. Istripu bat izatekotan eta erreskate bat eskatu behar bada, hura ordaintzeko aukera handiagoa izango dugu. Neguan, elur-jausiak, tenperatura baxuak eta eguzki orduak dira arriskurik handienak. Udaran aldiz, tenperatura altuak, ura falta eta bapateko ekaitzak.

Kasu batzuetan, aurreko punturen batek indarra galdu dezake. Badago beti indartsu eta osasuntsu dagoen kideren bat, baita bustitzea axola ez zaiona ere. Besteren bati berdin zaio zer egin naturara ateratzen den bitartean…

Egingo den plana erabaki ondoren, oso erabilgarriak diren tresna desberdinez baliatzen naiz:

  • OpenTopoMap WEB-a: Interneten edo Oruxmaps aplikazioan ikusi daitekeena. Era oso zehatzean erakusten digu erliebea eta istripu geografikoak ere. Openmap proiektutik datuak hartzen dituenez, ibilbide, pista eta errepide anitz agertzen dira bertan. Piriniotan, goi alturako bideak ez dira beti agertzen.
    OpenTopoMap, OruxMaps aplikazioan ikusita.

  • Oruxmap APP-a: Pare bat euroren truke deskargatu daiteke Google Play Store-tik edo doan web orrialdetik. Track-ak sortu, jarraitu eta mapak deskargatu daitezke beste gauza askoren artean.
  • Suunto APP-a: Tresna oso baliagarria iruditzen zait bi arrazoirengatik:
    • Bero mapak: Erliebe maparen gainean, jendeak egiten dituen ibilbideen mapa agertzen da. Honela, jendean nondik ibiltzen den ikusi daiteke. Geroz eta kolore argiagoa, orduan eta maiztasun handiagoa. Kirol desberdinetarako aktibatu daiteke: ibiltaritza, bizikleta, surf,…
      Suuntoko bero mapa.

      Bero maparen konfigurazioa.

    • Ibilbide diseinatzailea: Erliebe mapan bertan, bero mapa aktibatuta izanda ere, hasiera puntu bat markatu daiteke eta gero puntuz puntu bidea marraztu. Marrazki hori egiteko lau aukera daude: linea zuzena, edozein bide jarraitu, pistak jarraitu eta errepideak jarraitu. Egingo dugun desnibelaren eta distantziaren ideia bat egiteko oso erabilgarria da.
      Suuntoko ibilbide diseinatzailea.

  • Wikiloc WEB-a: Erabiltzaile asko dituen web orria da. Bakoitzak, egiten dituen track-ak igotzen ditu bertan jendearekin partekatzeko. Besteek izandako esperientziak ikusteko oso erabilgarria da. Denbora informazioa, argazkiak, arazoak,… Nik ere, bertara igotzen ditut egindako ibilbideak.
  • Maps.me APP-a: Google Maps antzerako aplikazioa baina oinez ibiltzeko ere erabili daitekeena. Bide bat markatu edo inportatu, eta gero jarraitzeko aukera ematen digu.

Interesgarriak diren beste web-guneak:

  • Pyrinees Refuges: Piriniotan dauden aterpe gehienak agertzen diren web-orria da, bai doakoak baita ordaindu behar direnak ere. Batzuetan argazkiak agertzen dira eta noizbehinka haien egoera eguneratu egiten da. Egun bat baino gehiagorako ibilbidea egin nahi dugunean oso erabilgarria.

Iruzkinak

Jardueren mapa