Nola izan daiteke
Mendaur mendira inoiz igo ez izana…
En castellano.
 |
Zeharka begiratzeko mugarria |
Hasiera batean, nire asmoa Aketegi-ko - euskadiko mendi altuenaren - iparraldeko korredoreren
bat egitea zen. Azkenean, plana alde batera utzi eta gurasoekin Mendaur mendia
egitera zuzendu gara.
 |
Egon bedi adi!
|
Gailurrera hiru eskualde
desberdinetatik igo daiteke: Arantza herritik iparraldean, Sunbilla herritik
ekialdean eta Ituren, Santesteban edo Elorriaga herrietatik hegoaldean.
 |
Zipuru gailurra, atzean Mendaur eta Atzurdi punta.
|
Guk, gaurko irteeran
Arantzatik hastea erabaki dugu. Luzeagoa izan harren, Arantzako zirkua ikusteko
aukera emango digu eta, zorte ona izanik, elurra lehenago zapaltzeko aukera
ere.
 |
Buztinlepo |
Gailurrera gerturatzen ginen
heinean, bertan lehenago izanaren ideiak indarra galdu du. Buztinilepora
iristean eta ermita ikustean eta gero eskailerak igotzean, susmoak egiaztatu ditugu:
Mendaur mendira igotzen nintzen lehengo aldia da.
 |
Gotorlekura sarrera babestutako eskaileretatik
|
Nola izan daiteke Mendaur
mendira inoiz igo ez izana… ez da gutxitan aipatzen den mendi horietakoren bat…
 |
Gailurreko aterpean inora begira
|
 |
Mendaur gailurra
|
Egia esan, ibilbidea
zoragarria da. Hasteko, Arantzako zirkoa elurtuta, gero, antzinako gazteluen
antzera, harresiz inguratutako gailurra eta tontorrean omenaldi-dorre itxura
duen ermita. Bertan, behar duenak, atsedena aurki dezake. Igotzeko zeharkatu
behar diren eskailera ospetsuak barbakanaz babestuta dirudi ere. Dudarik gabe,
erdi arora garraiatzen gaituen mendia da.
 |
Gotorleku antza duen gailurra, Mendaur. Mendiederretik aterata.
|
 |
Mendieder |
Besterik gabe, Wikiloc-en
uzten dut ibilbidea.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina