Luzerako eskalada Urbedezen, Ihabar herrian

En castellano

Etxaurira joateko gogoak genituen, baina nahiz eta eskaladako araudia bilatu, ez ginen gai izan nahi genuen sektoreko informazioa lortzeko.

Gure ideia Jaiotze Basatia bidea egitea zen (100m, 5c), Torreón sektorean. Honako esteka hauetan informazioa lor daiteke erraz:

Norbaitek guk baino argiago ikusteko gaitasuna badu, hona Etxauriko eskaladako araudia agertzen den web orria: https://montanaregulada.org/area/etxauri

Krokisa.

Egoera honetan, aitari Ihabar herrira joatea bururatu zitzaion, Urbedezeko eskalada ezagutzera. Niregatik, aurrera! nik ez dut han inoiz eskalatu.

Interneten bilaketa azkarra egin ondoren, hamar bat luze erraz dituen eskalada sektorea dela dirudi. Behean, gaur egun bertan ireki diren bideen informazioa aurki dezakezue:

  1. Irasagarra (80m, V-) (montañas de camille) (bergidak) (smithy)
  2. Sagarra (105m, IV) (montañas de camille) (bergidak) (smithy)
  3. Itxoin pittin bat Lur (165m, 6a (V/A0)) (montañas de camille) (bergidak) (smithy)
  4. Litos (245m, V) (bergidak) (smithy)
  5. Potikoti (100m, IV) (montañas de camille)
  6. Elektrolitos (80m, V) (montañas de camille) (bergidak) (smithy)
  7. Cormorán Moñudo (125m, 4c) (escalando) (montañas de camille) (bergidak) (smithy)
  8. Txintxako kalea (105m, 5a) (escalando) (montañas de camille)
  9. Ari (100m, V-) (montañas de camille)

Iturria: Montañas de Camille

Eguraldi zoragarria daukagu gaurkoan eta oraindik goiz denez, bide pare bat egitea erabaki dugu. Lehengo, Elektrolitos bidean berotu ditugu besoak, gero Litos-eko luzeetan barrena gozatzeko. Kotxetik-kotxera, 5 ordu inguru hartu zigun ariketa osoak. 

Bideen azalpenari ez diot esaldirik eskainiko, soberako informazioa aurki baitaiteke hurrengo esteketan:

Egia esanda, giro zoragarria izaten da Sakanan. Iparraldetik Aralar mendizerrak, eta hegoaldetik Urbasa eta Andia mendizerrek babesten duten kokaleku paregabea da. Beriain mendiak babestuko balu bezala, han benetako lasaitasuna nabari daiteke. Honela urte askotarako mantendu dadin espero dut, urrengoek ere hontaz gozatu dezaten.

Besterik gabe, ibilbidea uzten dizuet eta baita eguneko argazkitxo batzuk:

Elektrolitos lehen luzea.

Elektrolitos R2.

Litos R5.

Litos azken luzea. 100% auto-babestua. Paretak eskeintzen dituen zailtasun handienak burrukatzen.

 


Iruzkinak

Jardueren mapa