Iturriotzetik Herniora, Portumatzako kanaletik gora

Track-a Wikiloc-en.

Entrada en castellano.

Elurra bota du bart 400 metroko altura eskasean. Gehiegi konplikatzeko intentziorik ez dugunez, Hernio mendira joatea otzen zaigu. Jendea aurkituko dugu bidean ziur, baina Aizkorri-Aratz edo Aralarreko tenperatura baxuetatik urruti egongo gara ere, nahikoa elurraz gozatzeko.

Elurtutako Sagain gailurra atzean
 

Iturriotz-eko parkina kotxez gainezka dago. Ertzaina ere bertaratu da kotxe pilaketa antolatzeko nahian. Egia esan, nabarmena da euskarazko hitzik ez jakitea...

Parkinetik bertatik elurra zapaltzen hasiko gara. Bidea eginda dago eta elurrak ez digu oztoporik egingo.

Zelatunera bidean, Hernio atzean.
 

Zelatunera iristen ari garela, jendea ikusten dugu Portumatzako kanaletik igotzen eta bikoteak, hura ikusita, bertatik igotzea proposatzen du bidea zirraragarriagoa bihurtzeko. Bizkarrean kranpoiak ekarri ditut badaezpada, beraz aurrera!

Zelatunetik, Portumatzako kanala.
 

Kanala oso egoera politean aurkitu dugu, elurra erori berria, goxo-goxoa eta freskoa. Ideia paregabea izan da kanaletik igotzea.

Portumatzako kanaletik gora.
 

Bein Portumatzako gailurra pasata, zailtasun gutxiko harrizko bi resalte gaindituko ditugu eta 10-15 minuturen buruan, Hernio gailurrera iritsiko gara.

Hernio gailurra.
 

Jaisteko, bide normala erabiliko dugu.

Mendikat web horrialdetik ateratako argazkia, igoerako krokisa erakusteko.

 

Iruzkinak

Jardueren mapa