Eskalada Arrantzales

Duela astebete euria egiteari utzi dio. Izan dugun hego haizeari esker, inguruko arroka, harri eta harkaitz guztiak egoera aproposean aurkituko ditugula iruditu zaigu: lehor-lehor.

Denbora gehiegirik ere ez daukagu, baina Uliako Arrantzaleseko ekalada eskola probatzeko eguna dela erabaki dugu. Askotan pasa izan gara oinez, haren goiko bileretatik.

Artículo en castellano

Croquis Arrantzales
Arrantzaleseko Krokisa

Denbora dexente izan gara eskola honen atzetik, baina arrazoi batengatik edo besteagatik, ez gara inoiz handik agertu. Gainera, bertako bide askoren ekipamendua berritu dute orain dela gutxi, eta horrek segurtasuna ematen digu. Azken finean, han utzitako materialak itsasoaren indar bortitza jasan behar du.

 Herri Ametsa Ikastolaren hesi berdearen kontra aparkatuko dugu gaur, Guardaplata bidearen amaieran, Arzak-eko igoera zuhaitz batengatik moztuta dagoelako. Hesi berdea ezkerretik sahiestu eta hiru minututan Mendiolako lepora irtsiko gara. Bertatik, itsasoari begira eskuineruntz joko dugu Plata-ko farora zuzentzen den bidea hartuta. Gutxira eskerrera ateratzen den bidexka hartuko dugu. Honako hau Uliako kostako bidea da, eta antzinako tunel, zubi eta kanaletik itsasoraino eramango gaitu.

acercamiento
Gerturatzea

Bideak itsalabarra jotzen duenean, oduan behera begiratu beharko dugu gaurko bideak ikusteko. Txangoak 20 bat minutu hartu digu.

Escuela de escalada
Eskalada eskolako mendebaldeko zatia

Itsasaldia altua tokatzen da eta olatu handi xamarrak daude gaur. Beraz, jaitsi baino lehen, olatuek pareta jotzen ez dutela ziurtatuko gara.

Eskolan sartzeko, itsas-mailara jaitsi beharko gara. Horretarako krokisean agertzen den jaitsilekugaiztotik jaitsi gintezke. Ez dirudienez jaitsiera oso xamurra, gu rapelatzen jaitsiko garela erabaki dugu. Bi rapel jarriko ditugu, bat Xerpa Kirolak bidean eta bestea Roca Roto bidean.

Asegurando a pie de mar
Itsal-mailatik aseguratzen
 
Behin beheran gaudela, urrengo bideak probatuko ditugu: Kaiku (6c+, 32m), Roca Loca (6a, 35m), Loca Roca (V, 35m), Roca Roto (V, 35m) eta sektoretika Sherpa Kirolak (V+, 40m) egiten aterako gara.

Sector sherpa
Sherpa sektorea, eskolako errazena

 Para salir, utilizamos técnica de ascensión de largos. Primero sube uno de primero al que se le asegura desde abajo. Después, el primero hace una reunión arriba y asciende el segundo de segundo.

Los grados altos son pura placa de arenisca, con muy buena adherencia, pero con piezas muy pequeñas. Según afloja el nivel, aparecen más grietas y agujeros muy característicos de la arenisca que nos permiten progresar más fácilmente.

La inclinación de las vías aumenta conforme se asciende, lo que proporciona un escenario propicio para ir acostumbrándonos a la placa y al estilo de escalada que nos exige la pared.

via roca loca
Roca Loca bidea (6a, 35m)
 
Eskola honetan, bideen luzerarekin kontu hadia izan behar da, bide askok 70 metroko soka beharko dutelako, eta baten batek, 80 metrokoa.

sherpa kirolak
Sherpa kirolak bidetik ateratzen

 

Iruzkinak

Jardueren mapa