Zestoatik Erlora

2021 urtea positibo hasteko gogoz esnatu gara gaur. Urtarrileko lehen eguna denez, Gipuzkoako gailurrik ezagunenak jendez gainezka egongo dira, baina horrek ez gaitu menditik urrunduko. Azken egunetan eroritako elurraz gozatzeko intentzioa dugu eta horretarako, jende gutxi izango duen igoeraren bat bilatu diogu Erlo mendiari.

En castellano

Track

Eguneko argazkia: zuhaitz izoztua
 

Aparkalekua: Zestoa herrian bertan utziko dugu kotxea, ibaitik gertu dagoen aparkalekuan.

Krokisa Azkoitiatik ikusita

 
Krokisa Zestoatik ikusita

Igoera: Urola ibaia zeharkatuz hasiko dugu eguna. Lauiturri ezkerrean utzita Lili-ren jauregirantz zuzenduko gara. Hemen, Zastarrain erreka Urola ibaiarekin bat egiten duen puntuan, Zastarraineko bailaran barrena sartuko gara.

Bailaran gora

Ekaineko interpretazio zentroa igaroko dugu eta poliki-poliki bailaran barrenduko gara gure arbasoek orain dela 42.000 urte egin zuten bezala.
Hasieran jarraitu beharreko kartelak

Beti ezkerretara joaz, Goltzibar erreka hartuko dugu Zastarrain alde batera utziz. Aurrera jarraitu eta Goltzibarreko baserriarekin topo egingo dugu, “polje” antzeko gune eder batean kokatuta. Bailaran barrena jarraituko dugu "Gailurrak" marka alde batera utziz. "Polje"aren amaieran, pista nagusia utziko dugu ezkerretik ateratzen den pista txikiago bat hartzeko. Bigarren pista honek ibaia bigarren aldiz zeharkatzen duen momentu batean, ezkerrerantz joko dugu bizikletek egindako bide batetik gora igotzeko. Bidea maldan gora jarraituz, Madarixa lepoan dagoen Zorrozpeko parkina eta Erlo gailurra lotzen dituen pista zabalera iritsiko gara.

Goltzibarreko "poljea"

Pista aurkitu eta ezkerrerantz joko dugu Erloko goi lautadara iristeko. Han, putzu baten ondoan, aterpe libre bat ikusiko dugu. Pixkatxo bat aurrerago, Izki Iturri ondotik pasako gara, eta Erlora doan pistatik jarraitu ezkero, Berastegi Bordatik gertu pasako gara ere.


Aterpe librea
Izki iturri

Berastegi Borda

Eguraldia okertzen hasi zaigu eta azkar batean pentsatutako hiru gailurrak egiteari ekiten diogu: Erlokurutz, Erlo eta Eskorta (azkeneko biak Erloko antenaren inguruan kokatzen dira).

Eguzkia urruntzen

Ekaitza gerturatzen
  

Jaitsiera: Elurra mara-mara egiten du eta azken gailurretik ipar-ekialderantz begira jartzen gara eta maldan behera hasten gara elurretan belauneraino sartuz. Zentzu hartan jarraitzen dugu bidearekin ematen dugun arte eta maldan behera jarraituko dugu Ondarbasoko baserrira iritsi arte. Bide bat baino gehiago daude hona iristeko eta galtzeko edo bira luzeagoa egiteko aukera asko daude, argi ibili. Ondarbasoko baserritik, pista jarraituta Zestoako herria bueltatuko gara berriro.

Jeitsiera hasten

Ondarbasora iristen

Irteera polita eta luzea atera zaigu azkenean, bailararik ilunenetik tontorri altuenera ibiltzen dena, arbasoen kobazuloetatik antena modernoetara.

 

Iruzkinak

Jardueren mapa