Aloña, Aizkorri eta Elgeako integrala. Oinez Urbia ingurutik.

Track-a Wikiloc-en.

Urrutian, ilargi gorria.

2017an aitarekin Aloña - Aizkorri integrala egin genuenetik. Orduan, Arantzazutik atera eta Gorgomendi/Aloña-tik hasita, Aizkorri mendiraino ibili ginen. 

Oraingoan, zirkularra luzatzeko intentzioarekin eta Urbiako bailara guztiz inguratzeko intentzioarekin irteten naiz goizean goiz, eguzkia ikusi baino lehen.

Oraingoan Arrikrutz kobartzuloetara joateko parkinean utziko dut kotxea, Aizkorri mendatea hasiera hasieratik egiteko. Lehen gailurra Belar izango da, eta urrengoak Aloña, Kurtzezar eta Buetraitz. 

Hemendik behera egingo dugu leporaino eta gero berriro gora gailurrak egiten jarraitzeko: Arkaitz, Urrabiatza, Biozkorna, Artzanburu, Artzanburu txiki eta Adarraitz.

Aloña urrutian.

Orain, ibilbideko karst zatirik deserosoena zeharkatu behar da gailur gutxi batzuk egiten diren bitartean: Zulagaizto, Azkolatxiki, Azkolaundi, Urdajamentu, Andreaitz (Burnikurutz) eta Kantoizulueta.

Iraule.

1400 metroko gailurrak amaituta, zuzen abiatuko gara 1500 metroko gailurren bila: Arbelaitz, Iraule, Aketegi (herri mailan Aitxuri), Aketegi erpina (herri mailan Aketegi), Illarrabeltxeko gaina, Aitxuri (herri mailan Aitzabal) eta Aizkorri. Gailurren izen aldaketa Euskaltzaindiak baimendu zuen 2017 urtean. Mendikat horriak honela jasotzen du:

Toponimia

Como se ha señalado el topónimo Aitxuri ha estado vigente hasta la época actual. En 1975 ya el buzón montañero la rotuló como Aitzuri, diferenciándola de este modo de Aketegi. La señal geodésica actual del vértice núm.11357 de nombre Aitzgorri fue colocada en 1982 y emplazada en la cota oriental e inferior de Aketegi, y se encuentra, actualmente, parcialmente destruida.

En sesión celebrada en Olatzagutia el 22 de marzo de 2017, la Comisión de Onomástica de Euskaltzaindia dio el visto bueno a la denominación Aketegi para esta cima.

Aketegiko inguruak

Pixkat jaitsita baina zuzen jarraituta, Tontorraundi eta Aiztontor altuna egingo ditugu fraideen aldapatik San Adrianera jaitsi baino lehen.

San Adrianen, amaiketakoa jan eta erdi aroko galtzada hartuta (GR-12) hegoaldera egingo dugu Arabar lautada iparraldetik babesten duten gailurrak egiteko gogoekin (Araba-Gipuzkoa muga). Bidean Liñategieta igoko dugu.

Askiolagañatik hasiko gara eta poliki-poliki mendebaldera egingo dugu Elgeako mendizerrarekin eta haize-errotekin aurkitu arte. Bidean honako gailurrak igoko ditugu: Milpiribil, Oburu, Urkitza, Naparbasoko punta, Zurkurutz, Trango eta Atxuintxa.

Haize-errotei jarraituz egin ditugu urrengo gailurrak: Larrangoiti, Gainlabur, Keixtuigaña, Gaboñu, Sekillaga, Burgamendi, Mirubizkar eta Aumategi.

Azken gailurra eginda, metro batzuk atzera egingo dugu, eta Andartoren parean jartzean, iparraldera joko dugu basotik behera. Gazteluko Aitza igoko dugu baina Andarto eskubitik inguratuko dugu Orkatzategira joateko. Berandutzen ari zait eta lagunekin afaltzeko plana egin dut gaur.

Santikurutz gaina eta Orkatzategi egingo ditugu korrika eta presaka kotxera jaitsi baino lehen.

50km eta 3000 gorako metro dituen bira ederra, Urbia ingurutik. Egunsetitik ilunabarrera mendian mantenduko gaituena. Noizbait errepikatzeko modukoa!!

Iruzkinak

Jardueren mapa