Anetotik Mont Blanc-era bizikletaz

 Informazio osoa Wikiloc-en.

Irteerako argazki batzuk sarreraren amaieran.

Entrada en castellano.

2018ko udaran bizi genuen abenturaren ondorio da sarrera hau. Bi lagunekin batera, Piriniotako gailur altuenetik Alpetako gailur altuenera joan ginenean bizikletaz biak igota.

Ibilbidea espazio zabaletik ikusita

Abenturak sekulako arrakasta izan zuen. Bidean denetariko bizipenak izan genituen, elkartasuna, laguntasuna, esfortzua eta pazientzia lantzera eraman gintuenak. Hortaz gainera, Mont Blanc igotzera ere heldu ginen.

Aneto zatiko xehetasuna

Anetoko igoera egiteko, familia eta lagunekin kotxez gerturatu ginen Besurtaraino. Gurekin eraman genituen Anetora igotzeko gauza guztiak eta baita bizikletaz bidaia egiteko tramankulu denak: pioletak, krampoiak, motxilak, arropa, bizikletak, alforjak, kanpin denda, su txikia (hornillo), herramintak,...
Mont Blanc-era igotzeko beharko genuena, korreoz bidali genuen Chamonixen izango genuen gure basera: Le Grand Champ kampina.

Mont Blanc zatiko xehetasuna

Anetoko igoera ederra izan zen. Denak elkarrekin esfortzua batera egiten, batzuk besteei lagunduta. Gazte eta helduak, hasiberriak eta trebatuak, denak elkarrekin gailurreraino. Egunean bertan Besurtaraino jaitsi ginen eta Aneto Kampinean gelditu ginen lotan lagun eta bikoteekin. Urrengo goizean, bizikletaz ateratzeko fardoak prestatu eta agurtuta alde egin genuen.

Ibilbidea, 2018ko abuztuak 5 hasi genuen. Indar beterik abenturaz gozatzera atera ginen mundura goizean goizeko orduetan. Oztopo eta traba dexente topatu genituen hasieran mediterraneo itsasora iritsi arte. Itsasoak dena aldatzen du. Handik aurrera, ziztu bizian eta motibatuta pedalei eragin genien Alpeetako lehen paretekin aurkitu harte (bizikletako hamabigarren egunean). Gogoek, segituan eraman ginduen Chamonix-Mont Blanc-eraino.
 
Mont Blanc-era igoera borobila atera zitzaigun ere. Le Gran Champ kampinera iristean, arduradunak paketeak gordeta zituen gailurrera igotzeko beharko genuen material guztiarekin. Urrengo eguna, kudeaketak egiteko erabili genuen: erosketak, turismoa, igoeraren egoeraz informatu eta taldeko baten urtebetetzea ospatzeko garagardo frexko eta dantza batzuekin.

Lehen egunenan, Les Houches-era gerturatu ginen autobusez Bellevue teleferikoa hartzeko. Goran, trena hartu genuen Nido de Aguilas-eko geltokiraino (azken geltokia) eta hortik, Tête Rousse-ko aterpetxe ingurura gerturatu ginen. Komun publikoaren inguruan jarri genuen kanpin denda. Batzuetan kiratsa zerion, baina kontran, euria egiten zuenenan, kanpin dendatik at egoteko aukera ematen zigun.
 
Bigarren egunean Vallot aterperaino igo ginen aklimatatzeko, eta berriro Tête Rousser jaitsi ginen lo egitera.
 
Azken egunean, gailurra egin genuen.

1. eguna: Besurta parkina - Renclusa aterpea, Pirinioak
2. eguna: Renclusa aterpea - Aneto - Besurta parkina, Pirinioak
3. eguna: Aneto kanpina - Senet urmaela, Pirinioak
4. eguna: Senet urmaela - Estancarbon, Pirinioak
5. eguna: Estancarbon - Lacave, Frantzia
6. eguna: Lacave - Mirepoix, Frantzia
7. eguna: Mirepoix - Capestang, Frantzia
8. eguna: Capestang - Plage des Aresquiers, Frantzia
9. eguna: Plage des Aresquiers - Caissargues, Frantzia
10. eguna: Caissargues - Le Rhône ibaia, Frantzia
11. eguna: Le Rhône ibaia - Valence, Frantzia
12. eguna: Valence - L'Isère ibaia, Frantzia
13. eguna: L'Isère ibaia - Albertville, Alpeak
14. eguna: Albertville - Chamonix, Alpeak
15. eguna: Chamonix Mont Blanc, Alpeak
16. eguna: Chamonix - Tête Rousse aterpea, Alpeak
17. eguna: Tête Rousse aterpea - Vallot aterpea - Tête Rousse, Alpeak
18. eguna: Tête Rousse aterpea - Mont Blanc gailurra - Chamonix, Alpeak

Bidaiko argazki batzuk:

Aneto gailurrean

Anetoko sorbaldan

Senet urmaeleko aterpe utzia

Plage des Aresquiers

Alpetako sarrera - L'Isère ibaia

Albertvilleko parkea.

Nid d'Aguillerako trena

Mont Blanc gailurra Dome de Gouterretik

Mont Blanc gailurrean

Mont Blanc gailurrean

Iruzkinak

Jardueren mapa